martes, 2 de marzo de 2010

ZINEA HEMEN, AUNTZAK HAN

Itxaronaldi luzearen ostean, hemen dugu azkenean Grant Heslov gidoilari, aktore eta produktore estatu batuarraren lan berria, 'The men who stare at goats'. Martxoaren 5ean estreinatuko den filmea, Espainian 'Los hombres que miran fijamente a las cabras' izenburupean aurkeztuko da.



Jon Ronson idazlearen elaberri baten oinarritzen den komedia honek, zine belikoaren parodia bat eskaintzen digu. Armada estatu batuarrak, botere paranormalak arma gisa nola erabiltzen dituen erakutsiko digu oso modu harrigarrian. Soldadu militarrak eta auntzak batera ikusiko diren lehenengo aldia izango da.

Zuzendari legez estreinatuko den Heslov-ek, artista handi eta ezagun askorekin egin du lan. George Clooney aktoreak 2005. urtean zuzendu zuen "Good Night, and Good Luck" filmearen gidoilari eta produktorea izan zen adibidez. Eta George Clooney bera aukeratu du bere debut-eko protagonista izateko.

Hala ere, ez da bera izar bakarra, izan ere aktore zerrenda izugarria baitu: Ewan McGregor ('Trainspotting'), Kevin Spacey ('La vida de David Gale') eta Jeff Bridges ('El gran Lebowsky').

No hay comentarios:

Publicar un comentario