miércoles, 2 de diciembre de 2009

DENBORAK EZ DU DENA HONDATZEN



Teloia zabaltzen da, eta hara non agertzen den James Cameron gure begien aurrean. Urteak pasatu dira eta denborak aurrera egin du, hala ere badirudi maisu honen burua betiko legez %100ean dagoela. Alien, Terminator eta Titanic bezalako filme mitikoak sortu zituen artista bizirik da oraindik.

Eta bizirik dagoela diot, izan ere, aditu askok (artistikoki) hiltzat eman izan dutelako 1997. urtetik. Oso kritikatua izan da, "Munduko erregea naiz" ("Soy el rey del mundo" Leonardo DiCapriok Titanic filmean oihukatu zuen esaldi famatua) pantaila aurrean esan zuenetik egin izan dituen pelikulak direla eta.

High Heels and Low Lifes , Solaris , La Musa eta Entourage, izan dira azkenengo hamarkadan egin izan dituen filmeak, eta hauekin ez du arrakasta larregi lortu. Hala ere, pilak martxan jarri dituela ematen du, eta eskupean zuen karta erakutsi digu azkenik.

Avatar izan da bere apostu berria, eta oso osoan asmatu du, izan ere urteko estreinaldia izan baita. 1994. urtean sortu zuen estatu batuarrak lehenengo gidoia, eta 2009. urterarte bere proiektua plazaratu ez duen arren, itxaronaldiak merezi izan du.

Filmeak, 2154. urterarte eramaten gaitu, eta erakusten digu beste mundu eta izaki batzuk existitzeaz gain, gure sena ez dela ezertan aldatu. Gizakia, zapaltzaile eta menderatzaile bezala aurkezten du Cameronek, eta gainera naturarenganako dugun harreman kaxkarra oso era ederrean islatzen du.

Benetako maisu lan baten aurrean gaude, eta beste behin ere James Cameron handiak, zinearen mito bat sortu du.


No hay comentarios:

Publicar un comentario